2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Programazioaren bigarren aurkezpena

Arratsalde on guztioi!

Gaurko klasean hiru taldeei aurkezpenak egitea tokatu zaigu. Aipatzekoa da, talde bakoitzak bere erara aurkezpenak prestatu egin dituztela, batzuk hezitzaileen ikuspustutik aurkezpena egin dugu eta beste talde batzuek aldiz, haurren ikuspuntutik egin dute. Hala ere, aurkezpen guztiak oso interesagarriak iruditu zaizkit eta talde bakoitzak aukeratutako gaia aproposa iruditu zait haurren garapenerako.


Gu, Iruntxo taldeak lehenengoak izan gara eta beste sarreretan komentatu dizuedan bezala inauterien gaia aukeratu dugu eta horren barruan itsas animaliak landu ditugu. Gure aurkezpena aurrera eramateko power pointa erabili dugu eta plastikozko poltsekin mozorroak nolakoak izango diren azaldu diet eta mozorro desberdinak pertsonalki eginaz gelara eraman ditugu gure gelakideek ikusteko.
Aukezpenarekin hasteko Ainhoak sarrera egin du eta lehenengo jarduera zein den eta nola eramango dugun aurrera azaldu egin du. Ondoren Iratxek eta biok beste bi jarduera desberdinak azaldu dizkiegu. Martak bukatzeko egingo dugun txangoaz azaltzea arduratu egin da eta haur bakoitzaren ebaluazio eta ebaluazio orokorra nola egingo dugun azaldu du.






















Nahiz eta oso urduri egon aurkezpena egiterakoan, ondo atera zaigu eta lanaren emaitzarekin pozik gaude, nahiz eta beti hobetzeko aukera izan.

Bigarren taldea, baratzei buruz hitz egin dute eta haurren ikuspuntutik egin dute aurkezpena. Mural bat eraman dute, barazkiak eraman dituzte eta aurkezpenarekin bukatzeko "Takolo Pirritz eta Porrotz" baten kanta gaiarekin erlazioa zuena dantzatu egin dugu denon artean. Oso polita iruditu zait aurkezpen hau, batez ere gure interesa eta parte hartzea lortu dutelako.
















Hirugarren taldea, euskal eta japoniar kulturei buruz hitz egin dute. Gaia azaltzeko, nahiz eta teoria pixkat bat garatu, haurrekin praktikan jarri dute eta bideo hoiek gelan ikusteko aukera izan dugu. Oso interesgarria eta polita izan da.

Gaurko aurkezpenak benetan interesgarriak eta ikaragarriak iruditu zaizkidala.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina