2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Programazioaren hirugarren aurkezpena

Arratsalde on, guztioi!

Gaur, azkenengo lau aurkezpenak ikusi ditugu. Nahiz eta, lau aurkezpen desberdinak ikusi eta bakoitzak bere erara egin , ikusitako unitate didaktiko bakoitzak oso interesagrriak eta aproposak iruditu zaizkit.

Ikusitako gaiak hauek izan ohi dira: ANIMALIAK, HERRIALDEAK EZAGUTZEN, GABONAK ETA URA.






Programazio hau asko gustatu zait eta gure interesa eta parte hartzea asko bultzatu egin dute jarduera desberdinak prestatuz. Hauek, matematikako ariketak, asmakizunak, musikako klasea... egin dute. Oso interesgarria izan da. 




Bigarren programazio honetan, Peru, Maroko, Euskal Herriko eta Chinako kultura ezagutu ditugu. Horretarako janari, janzkera, musika eta dantza desberdinak landu ditugu. Ondoren, taldetan ipiniz  jarduera praktiko batzuk egin ditugu.
Aipatzekoa da, erabilitako metodologia oso polita eta interesgarria izan dela.




Auzkezpen honetan ez dute gure parte hartzea hainbeste bultzatu baina hala ere, oso polita iruditu zait hezitzaileen ikuspuntutik egin duten aurkezpena. Haurrekin kultura eta tradizio desberdinak lantzea eta ezagutzea oso interesgarria da.



Azkenengo aurkezpen hau, oso polita eta interesgarria izan da ere bai. Hasteko, euren programazioa nola antolatu duten azaldu digute jarduera desberdin batzuk azalduz eta bukatzeko jarduera praktiko bat egin digute. Horretarako soinu desberdinak entzutea egin digute, (adibidez, euria, iturria, kaskada...) soinu desberdin hauek asmatzeko.





Bukatzeko, euren programazioetan erabili duten metodologia asko gustatuko zait. Egindako lana eta aurkezpenak ondo landutak zeudela nabaritu da.

Espero dut programazio guztien sarrerak gustatu ahal izala. Laister arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina