2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

Printzipio metodologikoak

Arratsalde on guztioi!

Gaurko klasea aurreko ostiralean erabili genuen dinamika bera izan du. Gelako beste kide batzuek irakasleak emandako txostena irakurri dute irakurri ez dutenei azalarazteko. Ondoren, denen artean idei nagusiak komunean jarri ditugu eta ondorio hauek atera ditugu:

Programazioa aurrera eramateko irakasle eta familien arteko harremana ezinbestekoa da.Hiru printzipio metodologikoak nabarian daude, hala nola; behaketa, asoziazioa eta adierazpena.
  1. Behaketa: Ikasleak zer dakiten ikustea, haurren interesa behartzea, taldea eta ikasle bakoitza behatzea.
  2. Asoziazioa:kontzeptuak erlazionatzen jakitea. Ikaslea aktiboa izatea.
  3. Adierazpena: haurrak bere modura azaltzen du, bere argudioak emanez.
   Programazioak hainbat helburu ditu. Helburuak eta edukiak lotuta daude. Helburuetan lau zehaztapen maila desberdinak daude:

        -Arlo guztietako etapa helburua
        -Arlokako helburuak.
       -Arlo guztietarako ziklokako helburuak eta arlo bakoitzeko helburuak.
   -Ikasturtearen programaziorako helburuak eta unitate didaktikoen helburuak.

Globalizazioaren barruan, hiru metodo desberdinak nabarian daude:

1.      Interes gunea: Gaiak lantzen dira. Faseak: behaketa, espazioa, denbora...
2.      Lan proiektuak: Lan proiektuak lantzen dira. Faseak: intentzioa, ebaluazioa...
3.      Inguruaren ikerketa: Galderak lantzen dira. Faseak: motibazioa, hipotesiak, ondorioak...

Gauza guzti hauek kontuan izanda ebaluazioa garrantzitsua dela esan dezakegu, haurrak  bere erara adieraztea edo azaltzea gai izatea ezinbestekoa delako.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina