2016(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

Txokoetan oinarritutako metodologia

Kaixo guztioi!

Asteleheneko klasean, txokoetan oinarritutako metodologiaz hitz egin dugu eta horren inguruan hausnarketa bat egin dugu. Horretarako irakasleak hainbat galdera planteatu dizkigu.



  1. Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?
Hasteko, txokoetan oinarritutako metodologiaz zenbait gauzak dakizkidala esan dezaket. Nik, Haur Hezkuntzako gradua egin baino lehen Haur Hezkuntzako goi-mailako gradua egin dut. Beraz, praktikak egin ditudanean txokoetan erabiltzen duten metodología ikusi dut. Aurten, lehengo lauhilabetean ikastetxe batean lanean aritu naiz 2 urteko haurrekin eta metodología hau landu egin dugu. Gainera, lan modularra egin dugunean ikusi ditugu baita ere.
Ikusitakoarekin erlazionatuz esan dezakegu normalean gela lau edo bost txoko desberdinetan banatuta dagoela eta haurrak talde txikietan banatzen direla txokoetan aritzeko. Txokoetan lantzen diren gai nagusienak hauek izaten dira: etxe-txokoa, puzzle-txokoa, margotegi-txokoa, matematikako txokoa, ipuin-txokoak...










2. Zeintzuk dira atera dituzun ideiak edo ikaskuntza nagusiak?



Nire ustez eta nire esperientziatik hitz egiten, metodología hau irakaslearentzat aproposa eta interesgarria iruditzen zait haurraren behaketa egiteko eta haien garapena ikusteko. Baita ere, haurren beharrak asetzeko eta behar duten laguntza eskaintzeko.
Nahiz eta denok arlo berdinak landu, eskola bakoitzak metodología eta antolatzeko erak desberdinak ditu.


Metodologia hau, oso interesgarria eta aproposa iruditzen zait haurrekin lantzeko. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina