2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

Teoria curricularrak eta curriculum mailak

Arratsalde on!

Gaurko klasean gelako kide batzuk, irakasleak emandako txosten bat irakurri dute irakurri ez dutenei taldeetan azaltzeko. Ondoren denen artean komentatu dugu eta ondorioa honetara iritsi gara.



Alde batetik, hiru curriculum mota daude:
  1. Teknikoa: Irakasleek hainbat teknikak erabiltzen ditu helburuak lortzeko. Baliabideei garrantzia ematen die.
  2. Praktikoa: interesetan zentratzen da. Garrantzia berezia ematen zaio egiteari, ekintzei.
  3. Kritikoa: irakaslea kritikoa izan behar da eta teoria batetan zentratu behar da.


Beraz, teoria bakoitzetik curriculum mota desberdinak ateratzen direla esan dezakegu. Testuliburuak informazio orokorra jasotzen dutenez eta haur guztien beharretara egokituta ez dagoenez, irakaslea izan behar da hau moldatzen duena ikasleengan.

Beste aldetik, hiru curriculum maila daude zehaztapenaren arabera:
  1. Zehatzak, hauek gelako programazioak dira. Honen barruan “egokitzapenak” deitzen ditugunak ditugu, hau da, behar bereziak dituzten haurrak  kurrikulum desberdin bat aplikatuko zaie, haur bakoitzaren beharrei erantzuteko.
  2. Ikastetxeko programazioa, ikastetxean erabiliko duten metodologia zehaztea.
  3. Orokorra, dekretua izango litzateke.Gaur egungo LOMCErekin konparatu dezakegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina