2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

Gelako programazioa

Arratsalde on, guztioi!

Gaurkoan lanaren zirriborroa entregatu dugu. Beraz, bi ordu hauek erabili ditugu lanaren ebaluazio orokorra egiteko eta lanaren berrikusketa egiteko behar ziren gauzak aldatzeko, kentzeko edo gehitzeko.

Ondoren pentsatzen aritu gara lanaren aurkezpena nola antolatuko dugun.

Laister arte.


2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Gelako programazioa

Arratsalde on guztioi!

Aurreko klasean, astelehena 11ean ezin izan nuen klasera joan baina nire taldeko bi pertsonak, hain zuzen, Ainhoa eta Iratxe lanarekin aurrera egin dute eta ze nolako jarduerak egingo ditugun pentsatu dituzte.
Gaurkoan ez dugu didaktika saiorik izan baina Iruntxo taldeak liburutegian geratu gara programazio lanareekin jarraitzeko. Gaur, jarduerak garatzen bukatu ditugu.

Mila esker irakurtzeagaik.

2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

Gelako programazioa

Kaixo!

Gaurko klasean programazioarekin jarraitu dugu. Aurreko egunean esan nizuen bezala landuko dugun gaia inauteriak dira eta horren barruan itsas animaliak jorratuko ditugu. Behin lanaren egitura nola egingo dugun argi izanda, lana hasieratik hartu dugu eta sarrerarekin hasi gara gure programazioari forma emanez.

Hurrengoa arte.

2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Gelako programazioa

Arratsade on!

Gaurko klasean, irakasleak programazio bat egitea eskaini digu. Beraz, gaurtik aurrera programazioen sarrera desberdinak igoko ditut.
Aukera desberdinak planteatu eta gero, Iruntxo taldeak zein gaiari buruz hitz egingo dugun erabaki dugu, esate baterako; inauteriei buruz eta horren barruan itsas animaliak landuko ditugu.





2016(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

Txokoetan oinarritutako metodologia

Kaixo guztioi!

Asteleheneko klasean, txokoetan oinarritutako metodologiaz hitz egin dugu eta horren inguruan hausnarketa bat egin dugu. Horretarako irakasleak hainbat galdera planteatu dizkigu.



2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

Printzipio metodologikoak

Arratsalde on guztioi!

Gaurko klasea aurreko ostiralean erabili genuen dinamika bera izan du. Gelako beste kide batzuek irakasleak emandako txostena irakurri dute irakurri ez dutenei azalarazteko. Ondoren, denen artean idei nagusiak komunean jarri ditugu eta ondorio hauek atera ditugu:

Programazioa aurrera eramateko irakasle eta familien arteko harremana ezinbestekoa da.Hiru printzipio metodologikoak nabarian daude, hala nola; behaketa, asoziazioa eta adierazpena.