2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Taldeko hausnarketa

Gaurko klasean Iruntxo taldeen blogak aztertu eta konparatu ondoren ikusi dugu gauza askotan curriculumaren inguruan bat egiten dugula. Horregatik, lau egoera komun hauen inguruan hausnarketa txiki bat egin dugu.


Ikusi nire taldekideen blogak:

Iratxeren bloga


2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Esaldien hausnarketa

Gaurkoan, irakasleak binaka ipiniz hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat esaldi eman dizkigu gure iritzi pertsonala ezagutzeko asmoz. Ondoren, gelako talde guztiarekin partekatu dugu. Hauxe izan da tokatu zaigun esaldia:


2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

Curriculum hausnarketa

Ostiraleko klasean, otsailaren 5 ean, curriculumari  buruz hitz egin genuen.


Esan beharra dago hainbat curriculum mota desberdinak daudela, hala nola; curriculum nuloa:  hezkuntzak alde batera uzten dituen gaiak, esate baterako: heriotza, sexualitatea, besteak beste. Curriculum formala: adosten dena da. Curriculum erreala: benetan betetzen dena, hau da; praktikan jartzen dena eta curriculum ezkutua: jarrera eta baloreekin lotuta dago. Alderdi positiboak (lan taldean aritzen ikasten) eta alderdi negatiboak (ikasgeletan ematen den sexismoa) antzeman daitezke.

Haur Hezkuntzako argazkiak curriculumarekin erlazionatuta

Beste egunean Haur Hezkuntzako argakien bizipinak igo nituen, honetan dekretua kontuan izanez gero,curriculumarekin erlazionatuko ditut.


1.ARGAZKIA

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Haur Hezkuntzako argazkiak



Lehenengo argazki honetan, urtero ateratzen genuen klaseko argazkia aurkitu dezakegu.  Nire gelako lagunak eta andereñoak gaude. Argazki hau, oroitzapen eta onurak handiak dakartza nire burura.

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Cajas de vida: paisajes que nos narran



Hurrengo erazkinan, “Cajas de vida” irakurrita, nire hausnarketa pertsonala zuekin partekatu nahi dut.

Hasteko, esan beharra daukat, inoiz irakurri ez baduzue benetan interesgarria eta merezi duen testu bat dela, haurren garapenerako proiektu ideala eta bikaina delako baita.

Alde batetik, kaxa hauetan haur bakoitzak bere gustuko objektua edo bere bizitzan zehar garrantzitsuak izan diren sekretuak gordetzeko erabiltzen dela, euren emozioak sentiarazteko, hala nola; poza, beldurra, tristura, alaitasuna, besteak beste. Horregatik, proiektu aberatsa eta interesgarria iruditzen zait. Beste aldetik, kaxa hauek testuan aipatzen den bezala horrela jaiotzen dira; bere borondatea bitartekari gisa jarduteko, gure burua ezagutu dezakegun laguntzeko, batak bestea maitemintzeko eta gure bizitzaren narrazioa eraikitzeko.