2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Esaldien hausnarketa

Gaurkoan, irakasleak binaka ipiniz hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat esaldi eman dizkigu gure iritzi pertsonala ezagutzeko asmoz. Ondoren, gelako talde guztiarekin partekatu dugu. Hauxe izan da tokatu zaigun esaldia:




            “Educación es lo que queda después de olvidar lo que se ha aprendido en la escuela.”


Albert Einstein idatzitako esaldi bat da. Esaldi hau eskolan ikasten den guztia ahaztu eta gero,  hezkuntza gelditzen dela dio.

Nahiz eta eskolan teoria asko ikasi, portaera, zenbait balore eta beste gauza garrantzitsuak ikasten ditugu ere bai. Hauek gure eguneroko bizitzan zehar balio handia dute.
Nire ustez, hezkuntza ez da bakarrik eskolan ematen, kanpoko ekintzetan eta etxean ematen den hezkuntza oso garrantzitsua da. Beraz, gure eguneroko bizipen garrantzitsuenetarikoak familiak erakusten dizkigula esan dezakegu.


Bukatzeko, aipatzekoa da haur hezkuntzako etapa oso garrantzitsua dela hauen hezkuntzarako, etapa honetan haien autonomia garatzen delako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina