Ostiraleko klasean, otsailaren 5 ean, curriculumari buruz hitz egin genuen.
Esan beharra dago hainbat curriculum mota desberdinak
daudela, hala nola; curriculum nuloa: hezkuntzak alde batera uzten dituen gaiak,
esate baterako: heriotza, sexualitatea, besteak beste. Curriculum formala: adosten dena da. Curriculum erreala: benetan betetzen dena, hau da; praktikan
jartzen dena eta curriculum ezkutua: jarrera eta baloreekin lotuta dago. Alderdi positiboak
(lan taldean aritzen ikasten) eta alderdi negatiboak (ikasgeletan ematen den
sexismoa) antzeman daitezke.
Hau egin eta gero, gelako talde guztiok hainbat argazki
aztertu ditugu ikusten genituen ezaugarriak nabarmenduz. Hauek dira gelan
ikusitako argazki batzuk:
Argazki guzti hauek hezkuntzarekin zerikusia dute.
Hezkuntza oso garrantzitsua da, haurtzaroan batez ere.
Biñeta guzti hauetan, sexismoa, indarkeria, irakasleen
rola, matxismoa, etab. ikusi dezakegu.
Alde batetik, kontuan izan behar dugu, haurrak eredutzat
hartzen gaituztela, hau da; hauek guk egiten eta irakasten dioguna egiten
dutela. Horregatik, gure profesioa gustatzea eta kasu honetan irakasleen rola
kontuan izanez gero, ematen diren gaiak aktiboki irakastea eta transmititzea haien
interesa pizteko eta arreta mantentzeko garrantzitsua da.
Beste aldetik, hezitzaileek haurrak ezagutu behar dituzte
eta haur bakoitzak bere erritmoa eta bere denbora daukala errespetatu behar dute,
beraz irakasleek ikasleen beharretara egokitzea garrantzitsua da, haiek ondo
sentiarazteko.
Ondoren, aipatzekoa da emakumeen eta gizonen artean
ematen diren desberdintasunak handiak direla. Egoera hauek egunero aipatzen
ditugu hezkuntza sisteman, maisu-maistrak bezala diskriminazio hauek saihesten
lortu behar ditugulako. Eskolan ematen diren desberdintasunak tratatzea oso
garrantzitsua da. Gehienetan, mutilei garrantzia handiagoa ematen zaie neskei
baino, hau da, neskei gutxiesten zaiela esan dezakegu.
Argazki guzti hauetan ateratako ondorioak arazo larriak
direla pentsatzen dut, beraz horrela ez jarraitzeko, gaur egungo hezitzaileok
pentsamoldea aldatzeko aukera daukagu. Libreki espresatzeko aukera izan behar
dugu.
“Pentsatzen eta ez soilik zin egin erakutsiko
digun hezkuntzaren alde”
Esaldi hau asko gustatu zait. Haurrek ez dute bakarrik
guk esaten dioguna egin behar, bere kabuz egiten ikasi behar dute eta. Gure
lana etorkizunerako prestatzea da, bai arazoen aurrean irtenbide bat bilatzeko baita
nahi dutena egiteko aukera izateko ere. Nire ustez, haurrak libreki pentsatzea
eta espresatzea oso garrantzitsua da.
Besterik gabe, hona hemen nire hausnarketa eta zuen gustukoa
izatea espero dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina