Lehenengo argazki honetan, urtero ateratzen genuen klaseko
argazkia aurkitu dezakegu. Nire gelako
lagunak eta andereñoak gaude. Argazki hau, oroitzapen eta onurak handiak dakartza
nire burura.
Nire ustez, Haur Hezkuntzako etapa hauek oso garrantzitsua direla
pentsatzen dut haurrak harremanak ezartzen hasten direlako, hau da, haien lehenengo
kontaktua da. Hala nola, elkarrekin jolasten, jostailuak elkarbanatzen…
Argazki
hauetan, inauterietako egunak ospatzen ari genuen. Nik txanogorritxuz jantzitaz
nindoan. Egun horretan eskolara joatea asko gustatzen zitzaidan asko
disfrutatzen nuelako. Oso egun
dibertigarriak eta bereziak ziren.
Lehenengo
argazkian, eskolan nengoen eta lau urte nituen. Egun horrek, oso berezia zela
oroitzen naiz. 3, 4 eta 5 urteko haurrak haundien geletara igotzen ginelako eta
desfile bat bezala egiten genuen haiek
ikusteko eta agurtzeko. Ondoren, andereñoak patioan merendola eta jolas
librea uzten ziguten.
Bigarren
argazkian berriz, haurtzaindegian nengoen eta inauterietako nire lehenengo
mozorro eskuz eginda izan zen. Gelara
sartzean andereñoak prestatutako mozorroak eta karetak janzten ziguten. Aurpegiak margotzen
zizkiguten baita ere. Argazkian ikusten diren tronpetak oparitu zigutela
oroitzapena daukat eta musika jarrita, tronpetak eta danborra joka goiza polita
pasatzen genuen.
Argazki
hauetan jangelan eta logelan siesta botatzen geuden.
Lehenengo
argazkian, ikusi dezakegunez andereñoak nire mahaiko lagunei eta niri
bazkaltzen laguntzen zigun. Onura daukat janaria ez zitzidala asko gustatzen
eta poltsikoan gordetzea saihatzen nuen. Bazkaldu eta gero, bigarren argazkian
ikusten den bezala, siesta botatzen genuen. Lo egitea asko gustatzen zitzaidan
eta gaur egun baita ere. Beti azkena esnatzen nintzen.
Seigarren argazkian, nire gelako beste lau lagunekin nago.
Atzean ikusten dugun etxetxoa izugarri gustatzen zitzaidan
eta egun osoa etxeak zituen txoko guztietan aritzen nintzen jolasean. Argazkian
ikusi dezakegun bezala bi pisuko etxea genuen gela barruan eta hori niretzat
magikoa zen.
Nire ustez, gela txokoetan antolatuta egotea ondo iruditzen
zait. Haur bakoitzak bere momentuan nahi duen txokoan aritzeko, bai gustokoen
edo bai hobeto sentitzen den tokian egoteko. Horrek andereñoari lagunduko dio
haurren behaketak egiteko eta gainera ezagutzak eta nahiak ezagutzeko baita
ere.
Argazki hauetan, eskulanak egiten ari genituen; batean
margotzen eta bestean plastilinarekin jolasten. Txikia nintzenean margotzea eta
marrazkiak egitea asko gustatzen zitzaidan.
Nire ustez, Haur Hezkuntzan marrazkiak egitea oso
garrantzitsua dela pentsatzen dut; alde batetik haurrak kolore desberdinak
erabiltzeko eta ezagutzeko eta beste aldetik irakasleak haien marrazkien
bitartez asko ikasi ditzakegulako. Gainera haurra ezagutzeko baliabide egokia
dela pentsatzen dut, marrazkien bitartez beraien emozioak trasmititzen
dtuztelako.
Plastilinarekin jolastea oso garrantzitsua da ere bai,
haurrak formak edo irudiak egiten ikasten dutelako.
Egun hau ikastaroko nire gustokoen eguna zen. Haur
Hezkuntzako haur guztiak “areto nagusian” elkartzen ginen gabonetako kantak abesteko.
Gainera gurasoek ikustera joaten ziren, beraz egun hau oso polita zen eta asko
gustatzen zitzaigun gabonetako oporrei hasiera ematen ziolako.
Argazki hauetan, nire gelako lagunekin txangoz joateko prest geuden. Txangoak asko gustatzen zitzaizkigun, egun desberdinak eta bereziak zirelako. Argazki hauek ikustean oroitzapen onak etortzen zaizkit burura oso esperientziak politak zirelako eta baita baliagarriak ere. Autobusean joatea asko gustatzen zitzaigun abesten joaten ginelako.
Panpin hau, nire aitak urte 1 nuenean oparitu zidan eta
txikitatik asko gustatzen zait. Eskolara beti eramaten nuen segurtasuna,
poztasuna… ematen zitzaidalako. Horretaz aparte, panpinarekin beti lo egiten
nuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina