Hurrengo erazkinan, “Cajas de vida” irakurrita, nire hausnarketa
pertsonala zuekin partekatu nahi dut.
Hasteko, esan beharra daukat, inoiz irakurri ez baduzue benetan
interesgarria eta merezi duen testu bat dela, haurren garapenerako proiektu ideala
eta bikaina delako baita.
Alde batetik, kaxa hauetan haur bakoitzak bere gustuko
objektua edo bere bizitzan zehar garrantzitsuak izan diren sekretuak gordetzeko
erabiltzen dela, euren emozioak sentiarazteko, hala nola; poza, beldurra,
tristura, alaitasuna, besteak beste. Horregatik, proiektu aberatsa eta
interesgarria iruditzen zait. Beste aldetik, kaxa hauek testuan aipatzen den
bezala horrela jaiotzen dira; bere borondatea bitartekari gisa jarduteko, gure
burua ezagutu dezakegun laguntzeko, batak bestea maitemintzeko eta gure bizitzaren
narrazioa eraikitzeko.
Gainera, objektu bakoitzak haurretan bere oroitzapena
dauka, bere bizipenak eta momentu garrantzitsua markatu egin dion egoera bat
delako. Haurrek esperientzia ezberdinak biziko dituzte, eta besteekin konpartitzea
oso garrantzitsua dela pentsatzen dut, haien segurtasuna eta auto-estima
garatzeko.
Aipatu dezakegu kaxa hauen bitartez haurren konfiantza
lantzen dela, bere sekretuak besteekin konpartitzea edo banatzea beldurra ematen dielako, haien zalantzak
erakutsi behar dituzte eta. Horregatik haurrei
entzutea eta beraiekin harreman estua izatea
laguntzen die beldur hauek gainditzeko. Beraz, haurrek hitz egiten
dutenean animatuak eta gustura sentituko dira, bere narrazioa jarraitu nahian.
Bukatzeko, haurrak bere bizipenak kontatzea oso polita
iruditzen zait, bai haiek beraien artean konturatzeko bizipen desberdinak
dituztela eta bai haien emozioak besteekin konpartitu dezaketelako. Beraz, idei
ona izango litzateke proiektu hau eskola guztietan lantzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina