Hurrengo erazkinan, “Cajas de vida” irakurrita, nire hausnarketa
pertsonala zuekin partekatu nahi dut.
Hasteko, esan beharra daukat, inoiz irakurri ez baduzue benetan
interesgarria eta merezi duen testu bat dela, haurren garapenerako proiektu ideala
eta bikaina delako baita.
Alde batetik, kaxa hauetan haur bakoitzak bere gustuko
objektua edo bere bizitzan zehar garrantzitsuak izan diren sekretuak gordetzeko
erabiltzen dela, euren emozioak sentiarazteko, hala nola; poza, beldurra,
tristura, alaitasuna, besteak beste. Horregatik, proiektu aberatsa eta
interesgarria iruditzen zait. Beste aldetik, kaxa hauek testuan aipatzen den
bezala horrela jaiotzen dira; bere borondatea bitartekari gisa jarduteko, gure
burua ezagutu dezakegun laguntzeko, batak bestea maitemintzeko eta gure bizitzaren
narrazioa eraikitzeko.